XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irri-muskulua

Ik. Errisorioa.

Irrintzia

Zaldiaren eta kidekoen oihu luzea.

Irtena

Azalera edo lerro batetik at proiektatzen dena: erliebe handian agertzen dena.

Adib. aho irtena, sudur irtena.

Irtenunea

Ik. Protuberantzia.

Irun-organoa

Armiarmetan, zeta likidoa jariatzen duten guruinekin konektaturik dauden hodiz zulatutako organoetariko bakoitza.

Zenbait intsektu-larbaren organoa, armiarmaren irun-organoaren funtzio analogoa duena.

Isatsa

Hal.: Buztana (bereziki koadr.).

1. (Ornd.) Gorputz-barrunbea bere baitan duen gorputz-zatiaren hurrenean aurkitzen den atala.

Bereziki, ugaztun askoren uzki gainetik sortzen den luzakin gutxi-asko luzanga, hegaztien uropigioa edo hari itsatsitako lumak, arrainen uzkialdeko hegatsa edo txortena eta narrasti hankagabeen uzki atzeko gorputz-atala.

2. (Orng.) Ohiz atzean kokatuta dagoen atzerantz zuzendutako luzakina.

Isats difizerkoa

(Arn.) Bizkarrezurrak, bere muturreraino helduz, simetrikoki erdibitzen duen isats-hegatsa.

Isats heterozerkoa

(Arn.) Bizkarrezurraren muturra goiko gingilean barrena luzatuta duen hegats-mota; hegats honetan goiko gingila behekoa baino handiagoa izaten da.

Isats homozerkoa

(Arn.) Bere ardatza oinaldearen erdialderaino heltzen den gingil berdineko edo ia-berdineko hegats-mota.

irisa / kornea / esklerotika / koroidea / pigmentu-epitelioa / erretina / lentea / gorputz beirakara / aurreko begi-ganbara / atzeko begi-ganbara / muskulu ziliarra.

Ird. Irisa, ugaztunen begian.

Isats heterozerkoaren eskeletoa (gaizkata gazte batena).